Guantanamoko basean dauden presoak «oso ongi tratatzen» dituztela esan zuen atzo AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde Dick Cheneyk: «Tropikoan bizi dira. Ongi elikatuta daude. Desio ahal duten guztia dute». CNN telebista kateari emandako elkarrizketan egin zituen adierazpenak. 
Basean dauden mediku militarrek, bestetik, presoei informazioa ateratzeko beldurra eta estuasuna sortzeko teknikak baliatzen dituztela jakinarazi zuen atzo The New York Times egunkariak. Medikuok estutzeko galdeketa teknikak hobetzen lagundu diote AEBetako Armadari. Ustez psikiatrek eta psikologoek atxilotuen medikuen txostenak erabiltzen zituzten bakoitzaren beldurrak eta kezkak zeintzuk ziren jakin eta horietaz baliatzeko.Guantanamon ehunka preso daude justiziak noiz epaituko dituen zain.
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                GUANTANAMO 
                        
            
        Presoak «oso ongi tratatzen» dituztela esan du Cheneyk
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            