Mundua

Protestagileen ordezkariekin biltzeko prest agertu da Rousseff

MPLk Brasilgo protestak gelditu eta "infiltrazioak" salatu ditu. Garraio publikoaren inguruan plan nazional bat egiteko asmoa agertu du.

2013ko ekainaren 22a
16:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

"Hartuko ditut manifestazio baketsuetako liderrak, sindikatuetakoak eta herri elkartetakoak, guztien gogoeta eta esperientzien beharra baitaukagu", esan du Dilma Rousseff Brasilgo presidenteak. Bide batez, azken egunetan izan diren indarkeria ekintzak gaitzetsi ditu. Atzo MPL Baimen Librea Mugimenduak (MPL) protestak gelditu zituen eta "talde eskuindarren infiltrazioak" salatu zituen; manifestazioak euren interesetarako erabiltzen ari direla esan zuten.

Rousseffek, baina, manifestazioen "izaera demokratikoa" azpimarratu nahi izan du. Ostegunean 1,2 milioi pertsona manifestatu ziren herrialde osoan garraio publikoaren prezioaren igoeraren aurka. Presidenteak gaineratu du Parlamentuko ordezkariekin, botere judizialekoekin, gobernadoreekin eta alkateekin ere bilduko dela garraioaren inguruan plan nazional bat egiteko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA