Puerto Ricoko galdeketaz ados jarri dira AEBetan

2022ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
WASHINGTON. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata eta Alderdi Errepublikanoa ados jarri ziren herenegun Puerto Ricoren estatus politikoaz erreferendum lotesle bat antolatzeaz.

Steny Hoyer Alderdi Demokrataren Ordezkarien Ganberako buruzagiak eman zuen albistearen berriz, eta jakinarazi zuen atzo lege proiektu horretaz bozkatzekoak zirela behe ganberan. Onartuz gero, Senatura pasatuko litzateke, eta gero Joe Biden presidenteak sinatu beharko luke.

Galdeketarako proposamenak hiru aukera jasotzen ditu: Puerto Rico AEBetako 51. estatua bilakatzea, estatu independentea izatea, edo Estatu Libre Elkartua izaten segitzea. Kontsulta datorren azaroaren 5ean egingo lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.