Finladiatik irten eta Belgikara bidean, Danimarka eta Alemania arteko muga igaro du Carles Puigdemont presidenteak, eta han atxiki du Poliziak, Espainiak bidalitako estradizio agindua dela eta. Madrilek nabarmendu du Alemania dela, Frantzia eta Italiarekin batera, Espainiaren "elkarlan judizial" estuena duen herrialdeetako bat.
Buruzagi erbesteratuaren abokatu Jaume Alonso-Cuevillasek jakinarazi duenez, Belgikan bere burua poliziaren esku uztea zen Puigdemonten asmoa.
Lerro hauek idazteko unean Alemaniako polizia etxe batean dago buruzagi independentista, eta jaso duen tratua "ona" izan dela nabarmendu du haren abokatuak. "Haren defentsa martxan da, nahiz eta oraindik ez diguten esan haren aurkako euroagindua beteko duten edo ez".
2. El tracte ha estat correcte en tot moment. Hores d'ara es troba en una comissaria i la seva defensa jurídica ja està activada.
— J. Alonso-Cuevillas (@JaumeAlonsoCuev) 2018(e)ko martxoak 25
Aldiz, bertako zenbait edabideren arabera "atxilotua" legoke buruzagi independentista. Junts Per Catalunyako diputatu Quim Torrak ohartarazi du gertatzen dena gertatzen dela ere, erantzulea Europako Batasun osoa dela.
El President retingut a Alemanya. Però no és un assumpte alemany, és la Unió Europa sencera qui té la responsabilitat ara.
— QuimTorraPla (@QuimTorraiPla) 25 de marzo de 2018