Katalunia

Puigdemontek arduraz jokatzea galdegin dio CUPi, Helsinkitik

Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetua, gaur, Helsinkin egin duen hedabideen aurreko agerraldian. MAURI RATILAINEN, EFE
2018ko martxoaren 22a
07:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuak Kataluniako Parlamentuaren gaurko inbestidura saioa izan du hizpide, Helnsinkin, hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan. Puigdemontek ziurtatu du parlamentuak "ardura" handia duela gaur, eta herritarrek aindu "argia" emana diotela: "independentziaren aldeko gehiengoaren presidente bat" inbestitzea".

Helburu hori lortzeko, "eragile guztiak une historiko honek eskatzen duen maila" ematea espero du presidente kargugabetuak. "Zuzenbide estatu baten muga guztiak gainditu dituen estatuari" aurre egiteko eskatu die parlamentuko taldeei.

Auzitegi Gorenak Jordi Turull espetxeratzeko aukeraz galdetuta, Puigdemontek nabarmendu du "hanka sartze larria" litzatekeela estatuaren aldetik. Neurri "surrealista" litzateke, gainera, haren esanetan.

Hainbat diputatu finlandiarrekin bildu da Puigdemont Finlandiako parlamentuan. Baita Laguntasuna Kataluniarekin hainbat alderdirako parlamentarik osatzen duten taldearekin ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.