Puigdemontek uko egin dio presidente ohiaren pentsioari, "presidente zilegia" delako

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak hamar eguneko epea eman zion, atzo, Generalitateko presidente ohien estatutuari helduko zion ala ez argitzeko.

Carles Puigdemont ekitaldi politiko batean, Bruselan, joan den azaroaren 7an. STEPHANIE LECOCQ, EFE
2017ko azaroaren 22a
19:37
Entzun

Carles Puigdemontek ez du onartu Kataluniako Gobernuko presidente ohiei dagokien pentsioa, Kataluniako "presidente zilegia" dela deritzolako. Hala jakinarazi dute hainbat hedabide kataluniarrek. Era horretan, Puigdemontek agerian utzi du ez dituela onartzen Espainiako Gobernuak konstituzioaren 155. artikuluaren bidez hartu dituen neurriak.

Madrilek nabarmendu zuen Puigdemontek pentsioa onartuko balu, 155.aren aplikazioari men egingo liokeela.

Generalitateko presidente ohiei 112.000 euro inguruko pentsioa dagokie urtean.

Albistea jakitera eman eta gutxira, Montorori zuzendu zaio Puigdemont Twitter bidez. "Estatuak erakundeak eta herritarrak umiliatzeko makina izaten jarraitzen du. Montorok bere denbora bideratu beharko luke bankuen erreskatean barkatutako dirua berreskuratzera", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.