Errusiako presidente Vladimir Putin Moskun bildu da gaur Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin eta bileraren ostean egin ditu adierazpenak."Irango gure kideei uranioa Errusian aberasteko proposamena egin diegu", azaldu presidenteak. "Gai honen inguruan hainbat iritzi jaso ditugu Irandik horietako bat Atzerri Ministerioarena. Azaldu digutenez ez dute gure proposamena baztertu".
Bestalde, CNNko kazetariei akreditazioak baliagabatu dizkie Iranek. Azaldu dutenez IRNA agentzia ofizialaren arabera, Teheranek "zigor neurri gisa" hartu du erabakia, joan den larunbatean CNN kateak modu okerrean itzuli zituelako Mahmud Ahmadineyad Irango presidentearen adierazpenak.
Irango Kultura Ministerioko prentsa departamentuak ez die baimenik emango CNNko kazetariei "etika profesionala urratzeagatik". Erabakia aldatzea, CNN kateko kazetariek etorkizunean izan dezaketen jarreraren menpe egongo da. IRNAk gogorarazi duenez, Iranek ez zuela arma nuklearrik behar esan zuen Ahmadineyad. CNNko kazetari Christianne Amanpourrek, ordea, beste itzulpen bat egin zuen: "Amanpour Irangoa da jaiotzez eta badaki persiera eta Iranek arma nuklearrak sortzen jarraituko zuela esan zuen Teherandik albistea ematen ari zela".
Iran
Putin: "Iranek ez du baztertu uranioa Moskun aberasteko proposamena"
Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaur esan duenez, Iranek ez du baztertu uranioa Moskun aberasteko Errusiak egindako proposamena. Proposamen horren arabera Iranek Errusian aberastuko luke uranioa. Ondoren, Moskuk, Iranera bidaliko luke, berriro, argindarra egiteko planta nuklearretan erabiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu