Mundua

Putinek esan du Snowden oraindik Moskuko aireportuko igarotze gunean dagoela

John Kerry AEBetako Estatu idazkariak CIAko langile ohia entregatzeko eskatu dio Errusiari.

2013ko ekainaren 25a
20:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Putinek esan du Errusiarentzat "ezustekoa" izan zela Edward Snowdenen ailegaera, eta jakinarazi du oraindik Moskuko aireportuan dagoela. Gainera, Errusiako presidenteak adierazi du ez duela ez hanka eta ez bururik pentsatzeak Errusia Snowdenekin kolaboratzen ari denik.

Gaur bertan John Kerry AEBetako Estatu idazkariak Snowden AEBetara bidaltzeko eskatu du. "Washingtonek ez du aurrez aurrekorik nahi. Snowden entregatzea soilik legearekin zerikusia duen kontu bat da", adierazi du.

Txinak ere erantzun die AEBei esanez "onartezina" dela Snowdeni ihes egiten lagundu ziotela esatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.