Putinek laguntza militar eta ekonomikoa eman dizkio Bielorrusiako presidenteari
SOTXI. Bielorrusiako krisia piztu zenetik, lehenengoz elkartu ziren atzo Aleksandr Lukaxenko herrialde horretako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa. Bilkuraren ostean, Putinen jakinarazi zuen 1.263 milioi euroko mailegu bat eskaini ziola Lukaxenkori, eta «segurtasuna bermatzeko» ariketa militarrak egingo dituztela bi estatuetako armadek. Egun berean, Txekiak, Poloniak, Eslovakiak eta Hungariak jakinarazi zuten Bielorrusia Europako Batasunera «hurbiltzeko» plan bat aurkeztuko dutela Europar Kontseiluaren datorren goi bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu