Irango presidentetzarako bozen bigarren txanda egin beharko da datorren ostiralean, herenegun hautagaietako batek ere ez zuelako erabateko gehiengorik lortu. Hachemi Rafsandjani presidente ohia eta Mahmud Ahmadinaiad ultrakontserbadorea pasatuko dira bigarren txandara. Irango Errepublika Islamiarrak 24 urte ditu, eta bere historia osoan ez dute bigarren txanda egiteko beharrik izan.
Rafsanjanik botoen %21 lortu zituen, eta Alhmadinaiadek, berriz, %19,48. Azken unea iritsi arte, ez zegoen argi bigarren postua azken honek edo Mahdi Karrubi erreformistak lortuko zuen. Azkenean, Karrubik botoen %17,28 eskuratu zituen. Hauteskundeetan iruzurra egon dela salatu zuen, ildo horretan, Karrubik eta hautagai batzuei eskubideak itzultzeko batzorde berezi bat osatzeko eskatu zion Ali Khamenei Buruzagi Gorenari. Mustafa Moin hautagaiak ere segurtasun indar bereziek herriaren eskubideak zapaltzeko botoen zenbaketan parte hartu dutela adierazi zuen.
Herritarren parte-hartzea bultzatzeko, agintariek lau ordu gehiago izan zituzten irekita hauteslekuak. Bozetara deituta zeuden biztanleen %68k botoa emango zutela espero zuten hasieran, baina azkenean, %62,66koa izan zen parte-hartzea.
IRAN
Rafsanjani eta Ahmadinaiad hautagaiak bigarren txandan lehiatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu