Egin beharrekoa egin duenaren segurantzaz mintzatu da Rajoy. 155. artikulua ezarrita Espainia "salbatu" duela ziurtatu dio Italiako egunkariari. Eta Europako Batasunak argi babestu duela, "independentistak bakartze" asmoan: "Europari eskertua nago, egin behar zena egin duelako".
Espainiako presidenteak ziurtatu du, bestalde, ez zuela inolako negoziaziorik eduki Carles Puigdemontekin, 155. artikulua ez ezartzeko. "Ez dut nahi, eta ezin dut", adierazi du, negoziatzeko borondateari zirrikiturik utzi gabe.
Orain Katalunian egoerak hobera egin duela ziurtatu du Rajoyk. "Lasaitasun gehiago dago". Hauteskundeen ondoren, "konstituzioa defenditzen dutenak" gehiengo izango diren itxaropena agertu du. Irabazlea edozein dela ere, "legeak errespetatuko" dituela eta "normaltasun fase bat" hasiko dela espero duela erantsi du.