«Gezurra da erabakitzeko eskubidea soilik komunitate bati aitortu ahal zaiola, nazioko gainerako guztiei ukatuta. Halako argudioak darabiltzatenek Espainiako herritarren eskubideak ukatzen dituzte»
«Egiatan, konstituzioa erreforma daiteke, baina egin nahi duten galdeketak ez dauka lekurik, inolaz ere ez, konstituzioak berak halako erreforma baterako zehazten dituen prozeduretan»
«Prozesu hau guztia hasi duenak haren ondorio larriei aurre egin beharko die. Besteak beste, gure instituzio demokratikoei zilegitasuna kendu die, eta Katalunia eta Espainia historian zehar elkartu dituen senidetasunezko loturak hautsi ditu»
«Espainiako Gobernuko presidente naizen bitartean, legea oso-osorik errespetatuko dugu. Katalan guztiak eta gainerako espainiarrak lasai egon daitezke: elkarrizketa oro, legearen barruan. Handik kanpo, ezer ez»
RAJOYK ESANAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu