Ministroen Kontseiluak onartuko du gaur erabakia. Moragasek Efe berri agentziari azaldu dionez, dimisioa duela urtebete adostu zuen Espainiako presidente Mariano Rajoyrekin, "pisuzko arrazoi pertsonal eta profesionalengatik".
Moragas hamalau urtez izan da Rajoyren laguntzaile nagusia. Espainiako presidenteak 14:00etan egingo du prentsaurrekoa, erabaki hori azaltzeko eta atzoko Kataluniako emaitzak aztertzeko.