Herenegun gauean jakinarazi zuten Saudi Arabiako agintari erlijiosoek Ramadana, hilabete santua, gaur hasten dela, hain zuzen ere, ilgora hasi dela baieztatu ondoren. Agintari erlijiosen ebazpenaren ondoren, herrialde islamista guztiek Ramadaneko ospakizunei ekingo diete gaur, salbuespen batekin: Libia. Izan ere, Libiako agintari erlijiosoek egun batez aurreratzen dute Ramadanaren hasiera.
Baina herrialde islamikoetan ez ezik, mundu osoan ospatzen da Ramadana. Izan ere, munduko leku guztietan bizi diren musulmanek bat egiten dute hilabete santuarekin. Beraz, Euskal Herrian bizi diren musulman asko eta asko, otoitz eta barau giroan murgilduko dira gaurtik.
Erlijioa