Frantzia/'Clearstream auzia'

Rondot jenerala behartuta eraman dute deklaratzera

Philippe Rondot Frantziako Armadako jenerala eta =i Clearstream auzian=i gakoa dena, behartuta eraman du Poliziak Parisko Auzitegira, lekuko gisa deklaratzera. Villepin lehen ministroak Sarkozy Barne ministroa ikertzeko agindu ziola deklaratu zuen martxoan Rondot jeneralak, baina gero ukatu egin zuen halakorik. Chiracek eta Villepinek agindu bide zituzten ikerketa horiek dira =i Clearstream =i auziaren funtsa.

2006ko maiatzaren 22a
11:39
Entzun
Goizeko zortzietan joan zaio Polizia Rondoti etxera, Paris kanpoaldean. Han zain zeuden kazetariek agertu dutenez, jenerala eurekin eraman dute, eta etxetik zenbait material ere atera dute.

Clearstream auziaren harira dagoeneko deklaratu du Rondotek Parisko auzitegian, joan den martxoan. 2004an orduan Atzerri ministro zen Villepinek Sarkozy ikertzeko eskatu ziola adierazi du Rondotek, eta Villepini Chiracek eman ziola agindua. Alderdi berekoak eta Gobernu bereko kide izan arren, Villepin eta Sarkozy leihakideak dira, 2007ko hauteskundeetan biek nahi baitute Frantziako lehendakaritza eskuratu.

Lehen deklarazio hartan Chirac eta Villepin jomugan jarri zituen arren, Rondotek atzera egin zuen joan den astean, eta inoiz ez zuela ikerketa hori egiteko agindurik jaso esan zion prentsari.

Parisko Auzitegiak berriro deklaratzera deitu zionean uko egin zion joateari, Justiziak gaizki tratatu zuela argudiatuta. Besteak beste, sumarioko sekretuak prentsara filtratu izana salatu du Rondotek.

Azkenean, Auzitegira behartuta eramatea erabaki dute auziko epaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.