katalunia

Rovira nahi du presidente Junquerasek, abenduaren 21eko bozen ostean

Junqueras presidenteordeak gutun bat helarazi die ERCko militanteei Estremerako espetxetik.

Junqueras eta kontseilarien aulkiak hutsik, ERCren bileran. MARTA PEREZ, EFE
2017ko azaroaren 15a
16:03
Entzun

Oriol Junqueras ERCko buruak Marta Roviraren hautagaitzaren alde egin du, iragarriz errepublikak "emakume izena" izango duela. Espetxetik gutuna igorri die alderdiko kideei, eta gogorarazi die PPk eta PSCk euren helburua ez lortzea dela abenduaren 21eko bozetara aurkezteko arrazoia. Bozak irabaztekotan lehendakaria Rovira izatearen alde azaldu arren, Puigdemont eta kointseilari guztiak ere beraien hautagaiak direla berretsi du: "Argi eta ozen esan nahi dut hauteskunde hauetan Carles Puigdemont presidentea ere badela gure hautagaia, eta baita gobernu osoa ere, kontseilari guztiak, bai Bruselan daudenak eta baita preso gaudenak ere".

Gutunean, autokritika ere egin du Junquerasek. "Uste izan genuen Europako Batasunak ez zuela onartuko PPren gobernuak, Espainiaren batasunaren izenean, herritarren eta Kataluniako instituzioen aurka egitea", aitortu du Generalitateko bigarrenak alderdikideei bidalitako gutun batean. Bertan aitortzen du beharrezkoa dela autokritika egitea, baina, aldi berean, egindako lanaz "harro" egoteko arrazoiak badaudela dio.

Ez da lehen aldia ERCk autokritika egiten duena. Alderdiko bozeramaile Sergi Sabriak onartu zuen aste hasieran herritarren segurtasuna jarri zutela ororen buru, baina ez zutela aurreikusten jakin Espainiak hartu zuen jarrera "autoritarioaren" nolakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.