Segolene Royal Frantziako presidentziarako hautagai sozialistak zein François Bayrou zentristak ezetz esan diote Michel Rocard lehen ministro sozialista ohiak egindako proposamenari: lehen itzuliaren aurretik bien arteko hitzarmena egitea Nicolas Sarkozy eskuindarrari aurre egiteko.
"Itun bat egin dut frantziarrekin, hautesleen ezkutuan akordiorik ez egitea", esan du gaur goizean Royalek RMC irrati katean. "Frantziarren ideien arabera erabakitzea nahi dut", erantsi du.
François Bayoru UDFko hautagaiak, berriz, France Inter irrati katean esan du "pentsaezina" dela lehen itzuliaren aurretik inolako itunik egitea. "Presidentziarako hauteskunde batzuetan hautagai bakoitza gehiengoa lortzeko asmoarekin aurkezten da. Sarkozyk eskuineko gehiengoa nahi du, oso eskuinekoa. Royalek ezkerrekoa gehiengoa nahi du", adierazi du. Dena den, Bayrouk behin eta berriz esan du bere helburua ezker-eskuin bloke kontrajarrien dinamika apurtzea dela, eta, ondorioz, harrera egin dio Rocarden proposamenari.
Frantziako hauteskundeak
Royalek eta Bayrouk ez dute lehen itzuliaren aurretik itunik egingo
Hautagai sozialistak ezezko biribila eman dio Michel Rocard lehen ministro ohiak egindako proposamenari. Bayrou zentristak ideia gustuko duela iradoki du, baina "pentsaezina" iruditzen zaio halakorik lortzea. Azken inkesten arabera, Sarkozy eta Royal lehiatuko dira buruz buru bigarren itzulian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu