irak

Saddam Husseinen epaiketako defentsako abokatu bat hil dute

Herenegun hasi ziren Iraken hango presidente ohi Sadam Hussein eta bere gobernukide izandako beste zazpi lagunen kontrako epaiketa. Atzo haietako baten abokatua bahitu egin zuten, eta gaur hilda aurkitu dute. Buruan eta bularrean hainbat tiro zituela aurkitu dute Saadun Saadun Ansar Nazif al-Ienabi abokatua, hilda.

2005eko urriaren 21a
15:47
Entzun
Saddam Hussein presidente ohiaren aurkako epaiketa hasi eta biharamunean, alegia atzo, haren abokatuetako bat bahitu zuten Bagdaden: Saadun Ansar Nazif al-Ienabi. Bulegotik irtetean bahitu zutela jakinarazi zuten. Gaur aurkitu dute abokatuaren hilotza, buruan eta bularrean hainbat tiro zituela.

Epaiketa herenegun hasi zen, baina, hala ere hilaren 28ra atzeratu zuten, defentsaren eskariz. Epaiketa honetan 1982an Dujail hirian egindako sarraskia ari dira aztertzen: 150 bat lagun hiltzeko agindua ematea egozten diote Husseini, eta harekin batera, garai hartan hurbileko zituen beste zazpi lagun ari dira epaitzen.

Auzi horregatik epaituko dute Hussein aurrena, auzi errazena eta azkarrena delako. Hala agertu izan du behintzat epaitegiko buru Razgar Mohamed Aminek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.