Aste honetan atxilotu dute Tikritik, eta AEBetako Armadako iturriek azaldu dutenez, Saddam Hussein eta haren semeak harrapatzeko urrats handia da Tikriti atzematea. 'The New York Times' eta 'Washington Post' egunkariekgaurko alean jaso dituzte buruzagi militarren adierazpenak, eta zuzenean esaten ez badute ere, Saddam Hussein bizirik eta Iraken dagoela iradokitzen dute.
Iturri militarren arabera, Udai eta Qusai semeek Siriara alde egin zuten lehendabizi —Tikriti berarekin batera—, eta gero berriro Irakera itzuli ziren.
Iraken inbasioaren ondorioak