tailandia

Salbuespen egoeran dira Bangkok-en

Gobernuaren aurkako hainbat lagun parlamentura sartu ondoren hartu du neurria Tailandiako lehen ministroak.

2010eko apirilaren 7a
13:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Abhisit Vejjajiva Tailandiako Gobernuko lehen ministroak salbuespen egoera aldarrikatu du gaur Bangkok hiribururako. Gobernuaren aurkako manifestazioan hainbat lagun parlamentura sartu ostean hartu du neurria Vejjajivak.

Horrekin, armada arduratuko da segurtasunaz eta, besteak beste, eragotzi egingo dituzte kalean ekimenak egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.