Sanan, Yemengo hiriburuan, bi protesta jendetsu izan ziren atzo.Milaka lagun atera ziren kalera, batzuk Ali Abdula Sale presidentearen aurka eta beste batzuk alde. Bien bitartean bi aldeak batzen dituen negoziazio taldeak irtenbide bila hizketan jarraitu zuen atzo.
Salek, berriz, protestak baliatu zituen herritarren aurrean mintzatzeko. «Nire odola, arima eta maite dudan guztia herriaren onerako sakrifikatuko dudala zin dagizuet». Boterea uzteko, berriz, ez du batere asmorik agintariak.
AEBek Yemengo Gobernuari babesa eskaini diote Geral Feierstein enbaxadorearen bidez, eta gatazka bide baketsuetatik konpontzeko eskatu diote.