Azaroaren 9an egin zituzten udal hauteskundeak Nikaraguan eta, Hauteskundeetako Kontseilu Gorenak gaur jakitera eman duenez, Daniel Ortegaren FSLN alderdi sandinistak 105 alkatetza eskuratu ditu, PLC(Alderdi Liberal Konstituzionalista) oposizioko alderdi eskuindarrak 37 eta ALN (Nikaraguako Aliantza Liberala) alderdi minoritarioak lau.
2004ko hauteskundeetan, sandinistek 87 alkatetza eskuratu zituzten, oraingo honetan baino 18 alkatetza gutxiago. Liberalek, aldiz, 21 alkatetza galdu dituzte, 2004koetan 58 alkatetza lortu baitzituzten.
Ortegaren alderdiak Nikaraguako alkatetza garrantzitsuenak eskuratu ditu: Managua, Leon, Chinandega, Jinotega, Esteli, Ocotel Juigalpa, Rivas, Matagalpa, Somoto, San Carlos, Carazo eta Masayakoak. Jarduera ekonomiko handia dute, baita biztanleria handia ere. PLC oposizioko alderdiak Granada-ko, Boaco-ko eta Bluefields-eko alkatetzak eskuratu ditu, besteak beste.
Azaroaren 9ko bozetan Nikaraguako Karibe Iparraldeko sei udalek eta Bilwi-k ez zuten parte hartu, hautesle erroldan izan ziren arazoak medio. Horietan, urtarrilaren 19an egingo dira hauteskundeak.
Mundua
Sandinistek Nikaraguako 146 alkatetzetatik 105 eskuratu dituzte
Daniel Ortegaren alderdiak udal garrantzitsuenak eskuratu ditu. PLC oposizioko alderdiak alkatetzak galdu ditu eta ALN alderdiak lau besterik ez ditu lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu