Saomai tifoia Zhejiang eskualdetik pasa zen ostegunean, 270 kilometro orduko abiaduran. Azken datuen arabera bertan 81 pertsona hil eta beste 11 desagertu ziren. Fujian eskualdean, berriz, 17 izan dira hildakoak eta 138 daude desagertuta. Azken eskualde honetan, tifoiak 279 kilometro orduko abiadura hartu zuen. Ondorioz 10.000 etxe hondoratu eta 80.000 kaltetu dira. Zhejiang eta Fujian eskualdeetatik 1,6 milioi lagun aterarazi dituzte.
Bien bitartean, Txinako Gobernuak 20.000 soldadu bidali ditu salbamendu lanetarako, eta aipatu iturrien arabera, gutxienez 34 pertsonek eraitsitako etxeetan eta hainbat autotan harrapatuta jarraitzen dute. Bestalde, eskualdeko agintariek 300.000 jantzi eta 100.000 elikagai paketeak banatu dituzte biztanleen artean. Gainera, kaltetuentzako 1,9 milioi dolar bidali dituzte.
Gaur goizen tifoiak indarra galdu du eta ekaitz tropikal bilakatu da. Hala ere, hiri agintariek alerta egoeran jarraitzen dute. Anhui eskauldean esaterako, abian jarri dute larrialdietarako plana.
AURTEN 1.699 LAGUN HIL DIRA.Txinan aurten 1.699 pertsona hil eta 415 desagertu dira izandako hondamendi naturaletan. Bejing Txinako Gurutze Gorriak jakinarazi zuen datua. Hondamendi naturalak direla eta, 300 milioi pertsonak izan dituzte kalteak azken urtean eta kalte materialak 16.250 dolarrekoak izan dira. Bost milioi etxe eta 32 milioi hektarea uzta suntsitu dira hondamendiekin.
Mundua
'Saomai' tifoiak 104 hildako eragin ditu Txinan
Azken 50 urteetan izandako tifoirik handiena Txinara heldu da. Gutxienez 104 pertsona hil eta 190 desagertu dira. Itsas herri asko inkomunikatuta eta hornikuntza elektrikorik gabe geratu dira. Gainera, 54.000 etxe hondoratu eta 122.000 nekazal lur suntsitu ditu. Ekonomi galera 1.410 dolarretara iritsi da. =iSaomai=i tifoia dela-eta 1,6 milioi herritarrek etxetik alde egin behar izan dute. Gobernuak 20.000 soldadu bidali ditu salbamendu lanak abiarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu