Esan bezala, Sarkozy Barne Ministerioaz eta Lurralde Antolaketaz arduratuko da. Lehenago ere izan zuen UMPko presidenteak Barne ministro kargua. Philippe Doute-Blazy orain arteko Osasun ministroa izango da, berriz, etorkizunean Atzerri ministro. Justizia Ministerioa Pascal Clementen esku geratuko da.
Catherinne Collonna Jacques Chirac presidentearen bozeramaile ohia Europako Gaietarako ministroa izango da, eta Brigitte Girardin Kooperazio eta Garapen ministroa. Michelle Alliot-Marie lapurtarrak, Donibane-Lohizuneko auzapez ohiak, Defentsa ministro izaten jarraituko du Raffarinen Gobernuan bezala.
Frantziako Gobernu berriaren eraketa
Sarkozy Barne ministro izendatu du Villepinek
Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroak Nicolas Sarkozy UMPko presidentea izendatu du Barne ministro, eta, bidenabar, indar handia eman dio Gobernu berrian. Finean, Gobernuko bigarrena izango da Sarkozy, eta Barne Ministerioaz ez ezik, Lurralde Antolaketaz ere bera arduratuko da. Michelle Alliot-Marie lapurtarrak Defentsa ministro izaten jarraituko du. Villepinek gaur jakinarazi du nor hautatu dituen ministro izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu