Frantzia

Sarkozy inputatu egin dute

Muammar Gaddafik 2007ko hauteskunde kanpainarako dirua eman ziola uste du auzitegiak, eta "legez kanpoko finantzaketa" egotzi diote.

Sarkozy eta Gaddafi, 2012an. MAYA VIDON, EFE
2018ko martxoaren 21a
14:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Le Monde egunkariaren arabera, Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia inputatu egin dute, bi egunez atxiki eta galdeketa egin ostean. 

Inputatuta, baina aske utzi dute, kontrol judizialarekin. Legez kanpoko finantzaketa eta zeharkako ustelkeria egozten dizkio epaileak.

2007ko hauteskunde kanpainari dagokio ikerketa; Libiako presidente ohi Muammar Gaddafik kanpainarako bost milioi euro eman ote zizkion ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.