Frantzia

Sarkozyri bala bat helarazi diote

Frantziako presidenteari ez ezik, Alliot Marie Barne ministroari eta Rachida Dati Justiziakoari ere igorri diete, gutun batean.

2009ko martxoaren 3a
17:44
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidenteak lehengo astearen bukaeran gutun bat jaso zuen, heriotz mehatxu eginez eta bala batekin, Parisko Fiskaltzak gaur jakinarazi duenez.

Michele Alliot Marie Barne ministroak eta Rachida Dati Justiziakoak ere jaso zuten, euren sailen arabera. Alain Juppe lehen ministro ohi eta Bordeleko auzapezari ere antzeko eskutitza igorri zioten aurreko astean. Lehenago, berriz, Bezierseko eta Lacanourgeko alkateei.

Denak ere UMP alderdiko kideak dira.

Balak, bederatzi milimetrokoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.