48 orduan 10 ekintzaile hil ditu Saudi Arabiako Poliziak. Horien artean bilatuenetariko bi: Sultan Bjad Saadun Al Otaibi eta Bandar Abderraman. Komunikabideen arabera, bi ekintzaileak asteazkeneko erasoen aurretik hil zituen Poliziak. Horretaz gain, hildako beste zazpi ekintzaileak atentatuetan zerikusia izan zutela uste dute agintariek.