Yemen

Saudi Arabiak huthien kontrolpeko tokiak bonbardatu ditu

Atzo aire erasoak eten egingo zituztela esan eta gero izan dira erasoak. 

Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizioak suntsitutako zubi bat, atzo, Ibb hirian, Sana hiriburutik 200 kilometro hegoaldera. STRINGER / EFE
2015eko apirilaren 22a
09:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Hainbat soldadu huthi hil dira bart Taizen Yemengo hego-ekialdean huthien kontrolpeko kuartel bat bonbardatu eta gero. Sanan arma biltegi bati egin diote eraso, eta Aden kostako hirian ere eraso diete huthien kokalekuei. Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizioak egin ditu erasoak. Hain zuzen, atzo iragarri zuen koalizioak eten egingo zituela aire erasoak. 

Joan den martxoaren 26tik airetik bonbardatu dituzte huthien (matxino xiiten) posizioak, Sendotasun Ekaitza operazioaren barnean. Yemen mendebaldeko hiri nagusiak bonbardatu dituzte, Sana hiriburua barne. Hori bukatutzat eman eta aurrerantzean Itxaropenaren Itzulera abiatuko dute Yemenen.

Koalizioaren eledun Ahmed Al-Asiriren arabera, Yemenen berreraikuntza eta "gatazkaren irtenbide politikoa" izanen dituzte helburutzat; su-etenik ez dutela ezarriko zehaztu zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.