Ali Abdala Sale Yemengo presidenteak bortxaz isilarazi zituen atzo bere aurkako protestak. Segurtasun indarrek manifestarien aurka tiro egin zuten Eb eta Baida hirietan, eta bi lagun hil zituzten.
Hilabeteko epean boterea uzteko prest zegoela adierazi zuen Salek larunbatean. Igandean, ordea, boterea manifestarien esku uzteko asmorik ez zuela jakinarazi zuen. Lekukoa hauteskunde demokratikoetan garaile suertatzen denari soilik emango diola gehitu zuen. Hori horrela, arazoaren irtenbide politikoa ez aurrera ez atzera geratu da.
Bitartean, indarkeriarekin erantzun die erregimenak protestei. Eb eta Baida hirietan lagun bana hil dute tiroz segurtasun indarrek, eta beste hainbat zauritu. Beste hainbat hiritan ere protestak egin zituzten atzo.
Protestak herrialde arabiarretan
Segurtasun indarrek tiro egin dute manifestarien aurka Yemenen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu