munDUA

Sei militar eta lau ekintzaile hil dira Pakistanen, tiroketan

Armadaren Rawalpindi hiriko egoitzan sartu dira ekintzaileak.

2009ko urriaren 10a
14:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekintzaleek Pakistango armadaren Rawalpindi hiriko egoitzari gaur egindako erasoan, sei militar eta lau ekintzaile hil dira tiroketan.

Armadako iturrien arabera, polizia jantzita zeuden sei-zazpi gizonezkok egin dute erasoa. Lehen kontrola gainditu egin dute, eta bigarrengoan militarrek geratu egin dituzte. Orduan hasi da haien areko tiroketa, ordubetekoa.

“Egoera kontrolpean daukagu”, esan du armadak. Dena den, egoitza itxita daukate eta miatzen ari dira. Izan ere, hainbat hedabidek azaldu dute bi ekintzaile barruan egon daitezkeela.

Lau ekintzaile hiltzeaz gain, beste bi atxilotu egin dituzte.

Atzo Peshawar hirian 50 bat lagun hil zituzten atentatu suizidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.