ekialde hurbila

Sei palestinar hil ditu gaur Israelgo Armadak

Kfar Darom kokaleku judura sartu da gaur talde armatu palestinar bat, arma automatikoekin eta suziriekin. Israelgo Armadaren aurka erasotzea zuten helburu. Tiroketa hasi eta berehala hil dute palestinar bat, eta ondoren beste bat hil dute, kokaleku juduko negutegietan sartu ostean. Hirugarren batek negutegi horietan lan egiten duten langile atzerritar bat bahitu du, tailandiarra, eta etxe batean gorde da. Israelek eliteko talde bat bidali du bahitua askatzeko. Tulkaremen berriz, gazte bat hil du Israelgo Armadak, tankeei molotov koktel bat jaurtitzen ari zela. Hildako beste hiruak Gaza iparraldeko Beit Lahie herrikoak dira, Israelgo Armadak herria bonbardatu du eta beren etxeetan lotan ari ziren hiru zibil hil dira. Aireko eraso honetan 13 lagun zauritu dira, horietatik 10 haurrak.

2004ko urriaren 6a
13:52
Entzun
Orain dela zortzi egun Israelek "Penitentzia Egunak" erasoaldia hasi zuen Gaza iparraldearen aurka. Orduztik Jabaliako, Beit Hanungo eta Beit Lahieko kokaleku palestinarretan 86 lagun hil eta 300dik gora zauritu eragin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.