Dagestan Errusiako errepublika autonomoan gaur izandako atentatu suizidan, gutxienez sei polizia hil dituzte eta hamalau lagun zauritu -hamabi polizia eta bi zibil-. Zaurituen artetik bi oso larri daude. Bonba-autoa lehertu dute Majachkala hiriburuan eta, Dagestango Barne Ministerioaren arabera, autoak 50-60 kilo lehergai zituen.
Trafikoko Poliziaren egoitzan sartzen saiatu dira autoa baina ez dute lortu, eta gidariak ibilgailuarekin sarrerako poliziak jo ditu orduan.
Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak Dagestango gerrilla islamikoaren aurkako neurriak zorrozteko agindua eman du. Abenduaren 28an egin zuten aurreko atentatua -ez zen hildakorik izan-. 2009an denera 50 polizia baino gehiago hil zituzten. Aldiz, Poliziak 120 bat gerrillari hil zituen.
Errusia
Sei polizia hil dituzte Dagestanen atentatu suizidan
Medvedev Errusiako presidenteak gerrilla islamikoaren kontrako neurriak zorrozteko agindua eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu