Gaur urtebete hartu zuen AEBetako presidente kargua Barack Obamak. Urteurren gazia izango du, ordea,Massachussetseko senadore berriaren aukeraketaren ondorioz galdu egin baitute demokratek Senatuko gehiengoa, eta, horrenbestez, zalantzan geratu baitira Obamak bultzatutako zenbait lege ekimen, tartean, bere proposamen nagusia den osasun sistemaren erreforma.
Izan ere, joan den abuztuan hil zen Ted Kennedy Massachussetseko senadore demokrataren ordezkoa aukeratzeko hauteskundeak egin ziren atzo, eta Scott Brown errepublikanoen hautagaiak nagusitu zaio Martha Coackley demokratarai. Ondorioz, gehiengo absolutua galdu dute demokratek, eta errepublikanoen 41 ordezkariek hainbat lege ekimen aurrera egin ezinik utzi ahal izango dituzte demokratek 59 senadore dituzten arren.
AEB