Senegalgo oposizioko burua ospitaleratu egin dute

Uztailaren 30az geroztik zegoen gose greban Ousmane Sonko, bere aurkako «jazarpena» salatzeko.

Ousmane Sonkoren atxiloketaren harira egindako protestak. GUILLEN / EFE.
2023ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DAKAR. Senegalgo oposizioko burua den Ousmane Sonko ospitaleratu zuten herenegun, uztailaren 30az geroztik egiten ari zen gose grebaren harira. Haren etxe aurrean jendarmeekin izandako liskar batengatik atxilotu zuten Sonko uztailaren 28an. Fiskaltzak zazpi delitu leporatzen dizkio, tartean «estatuaren segurtasunaren aurkako atentatua». Atxiloketaren egun berean, Sonkoren alderdia desegin zuten.

Uztailaren 30ean iragarri zuen Sonkok gose greba hasteko asmoa, haren aurkako «gorrotoa, gezurrak eta jazarpena» salatzeko. Gauza bera egiteko eskatu zien gainontzeko preso politikoei ere.

Sonkoren alderdiko komunikazioburuak Senegalgo Gobernuaren eta Macky Sall presidentearen gain jarri du erantzukizun osoa: «Gobernuaren jazarpenaren ondorioa da hau».

Larunbatean, Sonkoren abokatu den Juan Branco atxilotu zuen Jendarmeriak. Senegalera sartu zen aurreko astean, Sonkoren beste abokatuekin hitz egitera. Herrialdetik ateratzen saiatzen harrapatu zuten.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA