EB Europako Batasuna Greziako Salonika hirian egiten ari den goi bileraren harian, EBko ordezkarien eta Balkanetako herrialdeen arteko batzarra izan da gaur goizean. Bilkura horiek lantzean-lantzean egiten dituzten arren, gaurkoak berritasuna ekarri du: Serbiak eta Kosovok uztaila baino lehen elkarrizketak hasteko konpromisoa hartu baitute.
Javier Solana EBko Atzerri Politirako eta Segurtasunerako ordezkariak egin du, eta orain hasiko direnak ez direla elkarrizketa politikoak izango aurreratu du, baizik eta eguneroko bizitzari dagozkionak: "gai praktikoei buruz arituko dira aurrena, energia edo garraioak kudeatzekomoduei buruz, esate baterako", azaldu du.
Serbiak eta Kosovok bien arteko azken gatazka amaitu zenetik ez dute batere harremanik izan. Besteak beste, Kosovoren estatusa zehazteke dago.
Balakanak
Serbiak eta Kosovok elkarrizketa hasiko dituzte uztaila baino lehen
1999an Kosovoko gerra amaitu zenetik, Belgradoko Gobernuak eta Pristinakoak ez dute elkarrekin harremanik izan. Orain, ordea, uztaila baino lehen elkarrizketak hasteko prest agertu dira alde biak. Gai politikoak baino, bestelako arazo praktikoak aztertuko dituzte hasierako hurbiltzeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu