Mundua

Sinn Fein lehen aldiz bildu da Irlanda iparraldeko Poliziarekin

Gerry Adams presidentea joan da batzarrera. Hiru ordezkari izendatu beharko dituzte Poliziaren Batzorderako.

2007ko apirilaren 16a
16:38
Entzun
Sinn Feinek urtarrilean onartu zuen Irlanda iparraldeko Polizia eta gaur Gerry Admas presidentea aurreneko aldiz bildu da Poliziaren Batzordearekin.

Sinn Feinek hiru ordezkari izendatu beharko ditu Poliziaren Batzorderako, baina Adamsek ez ditu izenak jakinarazi. Hautagaiak egongo direla esan du, eta horretarako garrantzitsutzat jo du maiatzaren 8an bere alderdiak DUP unionistarekin Irlanda iparraldeko Gobernua osatzea, biek adostuta duten bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.