Siriako oposizioa eta PYD, Geneva III konferentziarako
DAMASKO. PYD Batasun Demokratikoaren Alderdia ofizialki gonbidatu dute Geneva III bake konferentziara, alderdi kurduak ANHA berri agentziari baieztatu dionez. Rojavako TEV-DEM Gizarte Demokratiko baten aldeko Mugimendua eta Siriako oposizioko hainbat indar ere gonbidatu dituzte. Geneva III prestatzeko lehen bilera maiatzean izango da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu