Sirian 80 lagunetik gora hil dira, drone eraso batean

2023ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DAMASKO. Drone bidezko eraso batean, gutxienez 80 lagun hil eta ehunka zauritu zituzten atzo, Siriako Homs hirian. Akademia militar bateko zeremonia batean izan zen. Siriako Osasun Ministerioaren arabera, zibilak ere bazeuden hildakoen artean, baita sei haur ere. Zeremonian zegoen Siriako Defentsa ministroa, baina ez zegoen hor droneak eztanda egin zuenean. Edonola ere, gertatutakoa «eraso terroristatzat» jo zuen, eta esan zuen «ahalik eta indartsuen» erantzungo zutela.

Hain justu, Siriako Gobernuak berehala ekin zien Idlib probintziaren aurkako bonbardaketei, nahiz eta inork ez zuen drone erasoa bere gain hartu. Gobernuaren erasoen ondorioz, gutxienez sei lagun hil dira. Drone bidez egin den halako lehen erasoa izan zen atzokoa: masiboa eta talde armatu batek egina, armada baten ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.