Ortzirala zela baliatuz, Martirien Eguna eguna deitu zuten atzo Sirian, azken egunetako manifestazioetan hildakoak oroitu eta gobernuaren aurka protesta egiteko. Eguerdiko errezoen ondotik, herrialde osoko hainbat hiritan mobilizazioak egin dituzte, eta bertze behin hildakoen berri eman dute hedabideek. AFP agentziaren arabera, Damaskon Poliziak sei lagun hil ditu tiroz, eta, bertze bat, berriz, Deran.
Siriaren menpeko Kurdistanera ere hedatu dira protestak. BBCk dioenez, Kamishli eta Hassake hirietan manifestariek Ez arabiarrak, ez kurduak, batasun nazionala nahi dugu leloa erabili dute, soilik «mugimendu kurdua» ez direla erakusteko asmoz.
Bertzetik, Turkiaren menpeko Kurdistanen, Siriako mugatik hurbil, Turkiako armadak PKK Kurdistango Langileen Alderdiko zazpi militante hil ditu, Anadolu agentziaren arabera. PKK-k su-etena eten duenetik gertatu den hilketarik handiena izan da.
Sirian zazpi lagun hil dituzte gobernuaren aurkako protestetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu