Sirri Sureyya Onder hil da, PKKren eta Turkiaren arteko negoziatzailea

DEM alderdiko diputatua zen Turkiako Parlamentuan, eta Ocalanekin Imraliko kartzelan egindako azken bileretan parte hartu du.

Sırrı Sureyya Oder, Ocalanekin batzartu ostean prentsaurreko bat ematen, otsailaren 27an. ERDEM SAHIN / EFE
Oder, Ocalanekin batzartu ostean prentsaurreko bat ematen, otsailaren 27an. ERDEM SAHIN / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2025eko maiatzaren 3a
19:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur hil da Sirri Sureyya Onder, 62 urte zituela, Istanbulgo ospitale batean (Turkia). Kurduen aldeko DEM alderdiko diputatua izan da Turkiako Asanblea Nazionalean, eta negoziatzaile lanetan jardun du PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren eta Ankararen artean. Bihotzekoak eman ostean, hemezortzi egun igaro ditu ZIU zainketa intentsiboetako unitatean, baina, azkenean, gaur zendu da.

Otsailaren 27an, Abdullah Ocalan PKK-ko liderrak armak uzteko eta taldea desegiteko deia egin zuen. Bada, Onder izan zen harekin bildu zen eta erabakiaren berri eman zuen ordezkaritzako kideetako bat. Turkiako Asanblea Nazionalean diputatu izan zen ia zortzi urtez —2011tik 2018ra eta 2023tik 2025era—. Lehenik, BDP Bakea eta Demokrazia alderdi kurduaren ordezkari izan zen. Hura desegin ostean, BDP Bakea eta Demokrazia alderdi kurduko diputatu izatera igaro zen. Eta 2023az geroztik, DEM alderdiaren ordezkari izan da. Azken aldi horretan, gainera, asanbleako bozeramaileorde gisa jardun du.

PKKren eta Ankararen arteko azken bake negoziazioen parte izan baino lehen ere egin zituen bitartekari lanak. 2013 eta 2015 artean, negoziatzaile aritu zen gerrillaren eta Turkiako Gobernuaren arteko bake prozesuan. 2015ean, ordea, elkarrizketak eten egin zituzten, eta borrokak berriz gogortu ziren.

DEM alderdiak honako mezua zabaldu du sare sozialetan: «Sırrı Sureyya Onderren memoria eta bakearen aldeko borroka behar bezala babestuko ditugu».

Bere jardun politikoaz harago, Onder zinema zuzendaria, aktorea eta gidoigilea ere izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.