Ehundaka pertsona izan dira Iruñako kanposantuan Karmele Solagurenen omenez egin den ekitaldian. Ohorezko aurreskua dantzatu diote, ikurriña eta lore sorta kutxa gainean zituela.
Ekain Gerra euskal presoari ordu laurdenez bere amaren hil kutxa ondoan egoten utzi diote. Eskuburdinak jarrita eduki dute denbora osoan, eta bi aldiz ireki diote hil kutxa. Oso hunkituta egon da Gerra. Orain, Alcala Mecoko espetxera daramate, berriz ere.
Datorren ostiralean Barañainen greba orokorra egiteko deia egin du ezker abertzaleak, etaelkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko herri guztietan, Karmele Solagurenen heriotza salatzeko.
Solagurenen heriotza