IRAKEKO OKUPAZIOA

Soldaduak erretiratuko dituela esan du Hungariak

Erredakzioa
2004ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iraken dituen soldaduak martxoaren amaiera baino lehen etxeratuko dituela iragarri zuen atzo Ferenc Gyurcsany Hungariako lehen ministroak. «Hauteskundeak egiten diren arte geratuko gara han. Hortik aurrera politikarien esku geratuko da herritarren segurtasuna». Irakeko Ohoretsuen Brigadek Guardia Nazionaleko hiru kideri lepoa moztu zietela iragarri zuen atzo, Al Jazeera telebistak zabaldutako mezuaren bidez. Estatu Batuetako Armadarako espioi lanetan aritu izana leporatu zieten. Horrez gain, beste irakiar bat hil zuela esan zuen atzo Jish Al Ansar Al Sunna erakundeak (Sunnaren Jarraitzaileen Armada).

Beste zazpi atzerritar bahitu zituzten atzo: Irakeko Garraio Ministerioan lan egiten duen estatubatuar-libanoar bat, Filipinetako kontulari bat eta Jordaniako lau kamioi gidari. Jordaniako Gobernuko bozeramaileak bahituak askatzeko ahal duen guztia egingo duela iragarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.