Omar Abdirashid Ali Sharmaarke Somaliako lehen ministroak dimisioa eman du gaur, hilabeteetan Sharif Sheikh Ahmed behin-behineko presidentearekin desadostasunak izan ostean. Presidenteak egozten zion Somaliako Gobernuak porrot egin duela.
"Herriaren interesak kontuan hartuta utzi dut kargua", esan du gaur arteko lehen ministroak hedabideen aurrean dimisioa aurkeztu ondotik.
Al Kaeda erakundearen inguruko taldeek gero eta indar handiagoa daukate Somalian; batik bat, Muqdisho hiriburuan eta barrualdean.
munDUA