Hauteskunde aurreratuak izan zituzten atzo Austrian, Legebiltzarra eta Gobernua aukeratzeko, eta Alderdi sozialdemokratak (SPO) irabazi ditu berriro, botoen %29,7 jasota. Hala ere, behin ere ez du hain babes txikia jaso SPOk. 2006ko hauteskundeetan %35,4 lortu zuen. Werner Faymann Azpiegitura ministroa izan da haren hautagaia, Alfred Gusenbauer kantzilerra beharrean.
OVP alderdi popularrarekin egon da gobernu koalizioan urte eta erdian SPO, eta biak prest azaldu dira atzera elkarrekin egoteko. OVP izan da bigarren bozkatuena: %25,6 (2006an %34,33).
Eskuin muturreko alderdiak izan dira gora egin dutenak: Heinz-Christian Strachen Austriako Alderdi Liberalak (FPO) duela bi urte %11,04 lortu zuen eta orain %18,01, eta Jorg Haiderren Austriaren Etorkizunerako Aliantzak (BZO) 2006an %4,11 eta orain %10,88.
Immigranteen aurkako neurriak beren politikaren ikur bilakatu dituzte FPOk eta BZOk. Bereziki sozialdemokraten esparrua izan diren langile auzoetan aritu dira boto bila; hau da, krisi ekonomikoaren ondorioak modurik gordinenean pairatu dituzten herritarren artean.
Berdeek behera egin dute pixka bat: duela bi urte %11,05 eta atzo %9,79.
Mundua
Sozialdemokratak berriro nagusi Austrian, baina behera eginda nabarmen
OVP alderdi popularrarekin (%25,6) berriz ere bat egin dezake SPO irabazleak (%29,7). Eskuin muturreko alderdiek %13 egin dute gora. Legebiltzarra eta Gobernua aukeratzeko hauteskundeak izan zituzten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu