Sozialisten gainbehera nabarmena da Europan, kontserbadoreen mesedetan

2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken urteotan sozialistak Europan herrialde bat bestearen atzetik galtzen joan dira. Portugalen lortutako emaitza kaskarren ostean, Espainia, Grezia, Eslovenia eta Txipre soilik daude sozialisten gidaritzapean.

Dena den Espainia ere aurki bandoz aldatuko delakoan dira adituak udal hauteskundeetako emaitzak ikusirik —PPk hamar puntuko aldea atera zion PSOEri—. Sozialisten gainbehera, alderdi kontserbadoreen mesedetan izan da. Horien esku baitaude herrialde gehienak eta garrantzitsuenak —Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italia, esaterako—. Krisi ekonomikoak sozialisten porrotean eragina izan duela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.