Srebrenicako kasko urdinen burua, errugabetua
AMSTERDAM. Thom Karremans teniente koronela, serbo-bosniarrek Srebrenican (Bosnia Herzegovina) eragindako genozidioan NBEren kasko urdinen burua zena, ez auzipetzea erabaki du Herbehereetako epaitegi batek. Hiru bosniar musulman NBEren kuarteletik aterarazi zituen 1995ean, eta Ratko Mladicen soldaduek hil egin zituzten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu