Mundua

Sri Lankako ministro bat hil dute atentatuan

Lehergailu bat zartarazi dute Eraikuntza ministroaren konboia igarotzen ari zenean. Beste hamar lagun zauritu dira. Poliziak Tamil Tigreei egotzi die erasoa.

2008ko urtarrilaren 8a
14:26
Entzun 00:00:0000:00:00
D. M. Dassanayake Sri Lankako Eraikuntza ministroa hil dute gaur, lehergailu bat zartarazita, atentatuan. Iturri ofizialek agertu dutenez, Colombo hiriburutik 18 kilometrora izan da erasoa, bidegurutze inguru batean. Ministroaren konboia igarotzerakoan lehergailua urrutiko aginte baten bidez zatarazi dutela zehaztu dute.

Dassanayake bizirik iritsi da Ragamako ospitalera, baina oso larri. Lasterrera hil egin da. Ministroaz gain, beste hamar lagun zauritu dira erasoan.

Sri Lankako Poliziak Tamil Tigreen gerrillari egotzi dio erasoa, erabili duten lehergaia ohikotan haiek erabiltzen dutena dela argudiatuta. Azkenaldian, ugaritu egin dira Tamil Tigreen erasoak. Tamil herriaren independentzia eskatzen du gerrilla horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.