Stalinen estatua bat kendu dute Georgian
TBILISI. Georgiako Gobernuak Josiv Stalinen estatua bat kendu du Gorin, haren jaioterrian. Monumentua atzo gauean kendu zuten, inolako abisurik eman gabe. Goizaldean hiriko hainbat biztanlek protestak egin zituzten. Estatua 1952an jarri zuten, Stalinen heriotzatik urtebetera. Horren ordez, 2008an Hego Osetiaren aurkako gerran hildakoen omenezko monumentua jarriko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu