Bien bitartean Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruak elkarrizketaren aldeko deia egin zuen bart iluntzean Palestinako telebistan. "Elkarrizketa aurrera doa, desadostasunak gero eta txikiagoak dira. Hori horrela izanik, su-etena gero eta gertuago dago. Palestinarrak prest gaude bakerako; Israelek jarrera bera izatea espero dugu".
Iragan astean Mahmud Abbas Palestinako talde armatuen su-etena lortzeko konpromezua azaldu zuen. Horrela, larunbatean Al Aksako Martirien Brigadk atentatuak utziko diotela iragarri zuten; Jihad Islamikoak Israelek presoak askatuz gero beste hainbeste egngo zuela adierazi zuen.
Ekialde Hurbila