Mundua

Suediako uretan ontzi bat hondoratu da eta sei marinel desagertu dira

Petrolioa zeraman itsasontziak eta orain "marea beltza" sortzeko arriskuaz ohartarazi dute.

2009ko uztailaren 31
13:25
Entzun
Atzo gauean petrolioa zeraman ontzi bat urperatu zen Suediako uretan, ekaitz gogor baten eraginez eta sei marinel desagertu ziren. Larrialdi zerbitzuak haien bila ari dira. Barkuak 1.100 tona petrolio zeramatzan eta orain "marea beltza" sortzeko arriskuaz ohartarazi dute.

Ez da ekaitzak utzi duen istripu bakarra. Atzo, "Full City" merkante txinatarra ere hondoratu zen. Salbamendu taldeek ontziko 23 marinelak bizirik atera zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.